Mapen ikurrak

Mapek informazio asko edukitzen dute, modu egokian irakurriz gero espazio geografikoaren ezagutza ematen dutenak. Horrexegatik, garrantzitsua da maparen elementuak ezagutzea eta horiek nola interpretatu eta irakurri jakitea.

Mapa bat ondo irakurtzeko, lehenik eta behin mapa motaren eta irudikatzen duen eremu geografikoaren identifikazioa egin behar da modu egokian ulertu ahal izateko:


Askotan, izen horiek mendeetan zehar iraun duten hitzak dira eta beraz gai bati buruzko informazioa konta diezazkiguke. Beste batzuk, berriz, hitz berriak dira gaur egungo elementuak izendatzen dituztelako.

Hona hemen adibide batzuk:

ToponimoaKategoriaIzenaren jatorria
Aiztogile kalea
(Gasteiz)
LanbideaKale honetan aiztolari-gremiokoek egiten zuten lan.
Txoritokieta
(Bilbo)
AnimaliakHegazti-saldoak biltzen ziren lekua.
Abuztuaren 31 kalea
(Donostia)
Gertaerak1813an frantses armadak Donostia erre zuenean kalea hau soilik gelditu zen hirian zutik.
Erreketa eguna abuztuaren 31an izan zenez, kaleari izen hori eman zioten.
Malerreka
(Nafarroa)
ErliebeaMalda handidun erreka.
Agirre Lehendakaria kalea
(Bilbo)
PertsonaiaJose Antonio Agirre, EAJ-ko kidea eta Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria.
Mendoza herria
(Araba)
KlimaMendi+hotza.


Ariketa
Ikusi dugun moduan, toponimiaren bidez gure herriko historia ikas dezakezue. Jar zaitezte lauzpabost kideko taldetan eta goiko ereduari jarraituz osa ezazue taula bat zuen herriko toponimiarekin. Ondoren ikaskideekin partekatu dezakezue edo ikastetxeko blogean zintzilikatu.



errepide nagusiaErrepide nagusia errepide estuaErrepide estua Etxe hondakinakEtxea, hondakinak
bideaBidea bidexkaBidexka HarriakHarri multzoa
ZubiaZubia IbaiaIbaia ErrekaErreka
AldapaAldapa HesiaHesia GainaMendi gaina
Baso grabiaBaso garbia Baso itxiaBaso itxia Baso oso itxiaBaso oso itxia



KoloreaDeskribapena
beltza Giza geografia. Haitz, harri eta gizakiak egindako eraikuntzentzat: eraikuntzak, komunikabideak, administrazio-barrutiak eta biztanle-guneak ageri dira.
marroia Sestra-kurbak eta orokorrean lurrazaleko formak adierazteko kolorea.
morea Ibilbidea eta baliza puntuak seinalatzeko.
berdea Landaretza eta laborantza-lurrak adierazten du. Orduan eta berdea argiagoa izan, orduan eta esparru garbiagoa adieraziko du eta alderantziz.
urdina
Hidrografiako elementuak adierazten dutene elementuentzat erabiltzen dute. Ur korronte naturalak, hala nola, errekak, ibaiak, uharrak, euri-bideak, ibarrak; ur-korronte artifizialak, hala nola, ubideak, zangak, erretenak; eta, barne-azalerak, hala nola, lakuak, aintzirak, presak, urtegiak. Mapa gehienetan hidrografia gaiak tonu urdineko marra edo masa bidez adierazten dira.
horia Belardi eta soroetarako erabiltzen da.
zuria Basoa adierazteko erabiltzen da.


Mapa beraren hiru detaile maila eskala ezberdinen sistema erabilita:

Iturria
Eskala handiko datuak 1:10mTarteko eskalako datuak 1:50mEskala txikiko datuak 1:110m
Eskala I Eskala II Eskala III
Maparik detailatuena da. Herrialde eta eskualdeak irudikatzeko egokia den eskala. Mundua pareta handi batean irudikatuko litzateke. Eskala honetako mapek herrialde eta eskualdeetatik at egongo litzatezke. Munduaren irudikapena tabloide neurriko orri batean irudikatuko luke.Lur planetaren mapa eskematikoetarako egokia da eskala hau. Mundua postal edo lurglobo batean irudikatuko luke.
1:10.000.0001:50.000.0001:110.000.000
1 cm = 100 km1 cm = 500 km1 cm= 1.100 km