Koordenatuak

Ondoren proposatuko dizkizuegun jardueren bidez, Lurreko koordenatuen sistemari buruz gehiago jakiteko aukera izango duzue. Unitate teorikoetan ikasi dugun moduan, sistema hori gizakiak asmatua da, eta horri esker, Lur planetako edozein puntu non dagoen jakin daiteke.

Orain GPS eta Google Earth aplikazioak ezagutu eta koordenatuekin jolasteko parada izango duzue. Bide batez, beste ikaskideen aurrean aplikazio horiei buruz dakizuena partekatuko duzue.

Murgil zaitezte!