Gida didaktikoa

Mapak irakurtzen ikasi kartografiari buruzko ikasmateriala da, berez 12tik 16 urtera bitarteko ikasleei zuzendua, baina aldi berean beste adin batzuetako erabiltzaileentzat ere interesgarria izan daitekeena. Ikasmateriala Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Eskola 2.0 web-orrian zintzilikatuko da, hezkuntza-komunitateak edota interesa lukeen beste edonork eskura izan dezan. Produktuaren xede nagusia hurbileko eta urruneko elementu kartografikoak deskribatzea eta ezagutzera ematea da, era atsegin eta entretenigarrian, kalitatezko edukiak eta material erakargarria modu interaktiboan landuz. Mapak irakurtzen ikasi izeneko ikasmaterialaren helburua da, irakaskuntzarako lagungarri izateaz gain, elementu geografikoen eta kartografikoen gainean izaten den informazio ugarirako lehen sarrera eta orientabidea izatea; hau da, ikaslearentzat erabat erabilgarria izango den tresna bat eskura jartzea.

Garapen-ildo nagusiak hauek dira:

Helburu orokorrak

Hauek dira Mapak irakurtzen ikasi ikasmaterialaren helburu nagusiak:

Curriculumaren erreferentziak OCDn

Mapak irakurtzen ikasi osatzen duen ikasmateriala Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 1. mailako Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia eta Gorputz Hezkuntza arloetako ezaguerak garatzeko material didaktiko digital gisa aurkezten da.

Aurkezten diren erreminta digitalei esker, ikasleek beren ingurumena ezagutu eta inguratzen dituzten elementuak identifikatu ahal izango dituzte: mundua bere osotasunean ezagutuko dute, mapa eta planoen bidez Lurraren irudikapen espazialak zeintzuk diren ikasiko dute eta baita mapa horiek irakurtzeko orientabideak eta erreminten berri eman ondoren beren kultura- eta natura-ingurunean nola erabili ikasi ere.

Hain zuzen ere, irakasgai hau osatzen duten gai multzoak oso lotuta daude eduki komunekin eta bigarren eduki multzoarekin:

Eduki komunak:

Mapak irakurtzen ikasi ikasmaterialak, hala ere, zeharkako izaera eduki nahi du, lantzen dituen edukiak ikasleek beste gaietan eta haien eguneroko bizitzan erabiltzeko baliagarriak izan daitezen.

Ikasmaterial honek gaitasun hauek garatzen laguntzen du:

Materialak erabiltzeko testuinguru metodologikoa

Mapak irakurtzen ikasi ikasmaterialaren xede nagusia DBH guztian zehar Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia eta Gorputz Hezkuntza irakasgaien laguntzaile zuzena izatea da, hau da, era praktiko batean garatzea ahalbidetuko duen erremintekin, ikasleei Lurra irudikatzeko eta mapak eta planoak bere kabuz irakurtzeko oinarrizko ezagutzetara eta metodoetara sarraraztea. Honela, Mapak irakurtzen ikasi atariaren bidez ikasleak jasoko dituen kontzeptu eta prozedura teorikoak era praktiko batean landuko ditu jarduera batzuen bidez.

Gunearen oinarria elkarreragiketa da, ikasleentzako erakargarria eta motibagarria izan dadin hainbat edukien arteko lotura eta nabigazioa ahalbidetuko baitu guneak eta, horrez gainera, ikasitako eduki teoriko guztiak garatzeko aukera luzatuko du.

Horrekin guztiarekin ikasleak Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia eta Gorputz Hezkuntza ikasgaiekiko duen interesa eta motibazio-maila areagotzea eskuratuko dugu, bere egunerokotasunean ikasitako kontzeptu eta ezagutzak garatzeko aukera izango duelako, era atsegin eta entretenigarrian eta, betiere, kalitatezko edukiak landuz.

Barne-egitura eta nabigazioa

Mapak irakurtzen ikasi ikasmaterialaren abiapuntua eduki ezberdinen arteko nabigazio eta elkarreragiketa da. Horrela, ikasleak gehien interesatzen zaion informazioan zehar nabigatzeko aukera edukiko du, atal guztiak elkarren artean elkarloturik baitaude. Ikasleak lur-esfera eta mapen eta planoen irakurketarako oinarrizko ezagutzan murgilduko dira haientzako oso erabilgarriak izango diren jakintza eta kontzeptuak eskuratuz. Baina aldi berean, elkarreragiketarako aukera bideratzen du, ikasmateriala alde teorikoa eta praktikoa bateratzen dituen sekuentzia didaktikotan banatua baitago:

Bestalde, ikasleak une oro eskuragarri edukiko ditu Bibliografia, Glosategia, Lotura interesgarriak eta Laguntza informazio gehigarriak.

Ikasmaterial honetako eduki guztiak bi bertsiotan aurkezten dira: nabigagarria (HTML formatua) eta inprimatzeko prestatutakoa (PDF formatua).

Kredituak

Ideia eta koordinazioa: IƱaki Arrieta Baro eta Leire Mitxelena Erice

Jatorrizko gidoia: Leire Mitxelena Erice

Hizkuntza aholkularitza: Juan Mari Zurutuza Zapirain

Diseinu grafikoa: Allende Mugica Jaime eta Juan Mari Zurutuza Zapirain



pdf