Mapa motak

Mapak mota askotakoak izan daitezke, hala nola elementu naturalak irudikatu ditzakete (eremu batean urtean zehar erortzen den ur kantitatea), ekonomikoak (non aurkitzen diren lurralde bateko energia-baliabideak), politiko eta administraziokoak (herrialdeen, lurraldeen, estatuen mugak), sozialak (errenta altua edo baxuko lurraldeak), historikoak (Lehen Mundu Gerrako batailen kokalekuak) edo kulturalak (inguruko eliza erromanikoen kokapenak). Gaur egun, teknologiako baliabide berriei esker, maparen irudikapen bakar baten gainean gai bat baino gehiago isla daitezke: konparazio batez, erliebea eta populazioa erlazionatzen dituztenak.

Ohikoenak diren mapa motak honako hauek dira:

Mapa edozein dela ere, mota askotako ikurrak erabiltzen dira, lurraldeko geografiaren eta biztanleriaren ezaugarriak adierazteko. Ikur horiek, mapako legendan zehazten dira eta mapa ulertu eta irakurri ahal izateko garrantzitsua da sinbologia berezia ulertzea.

Hausnar dezagun!
Hemen daukazu egunkarian agertutako artikulu bat. Aipatutako mapa guztiez gain, beste hainbat gaiei buruzko mapak daudela ikusiko duzu. Irakurri artikulua eta komentatu lagunen edo ikaskideen artean.