Mapa motak
Mapak mota askotakoak izan daitezke, hala nola elementu naturalak irudikatu ditzakete (eremu batean urtean zehar erortzen den ur kantitatea), ekonomikoak (non aurkitzen diren lurralde bateko energia-baliabideak), politiko eta administraziokoak (herrialdeen, lurraldeen, estatuen mugak), sozialak (errenta altua edo baxuko lurraldeak), historikoak (Lehen Mundu Gerrako batailen kokalekuak) edo kulturalak (inguruko eliza erromanikoen kokapenak). Gaur egun, teknologiako baliabide berriei esker, maparen irudikapen bakar baten gainean gai bat baino gehiago isla daitezke: konparazio batez, erliebea eta populazioa erlazionatzen dituztenak.
Ohikoenak diren mapa motak honako hauek dira:
- Mapa fisikoa eskualde edo herrialde bateko ezaugarri fisiografikoak erakusten dituena, hala nola bailarak, ibaiak, aintzirak, erliebeak, mendiak eta abar. Mapa fisikoetan agertzen diren elementuak eta ikurrak koloreen bidez bereizten dira.
- Mapa politikoa: eskualde baten (herrialde, hiri edo herri) banaketa administratiboa eta politikoa erakusten duena. Mapa politikoetan herrialdeen arteko mugak, hiriburuak edo hiri eta herri garrantzitsuenak ageri dira.
- Mapa topografikoa: mapa topografikoa lurrazala osatzen duten elementu iraunkorren forma, dimentsio eta kokalekuen irudikapen zehatza da, hala nola komunikabideak, herri multzoak, hidrografia edo eta erliebea. Eskala handian eginda egoten denez gero (1/10.000 edo 1/50.000 artean) zehaztasun handikoa izaten da. Urez estalirik dauden lurraldeak irudikatzeko erabiltzen den mapa topografiko bereziari urpeko mapa esaten zaio. Euskal Herriko mapa topografikoa sartu.
- Mapa historikoa: historiako gertakari eta fenomenoak irudikatzen ditu eta historia hobeto ulertzen laguntzen du. Adibide batzuk izan daitezke Bigarren Mundu Gerrako bandoena, nabigatzaile baten bidaia irudika dezakeena edota Antzinako Zibilizazioen kokalekuak ere: Mesopotamia, Antzinako Egipto, Erromatar Inperioa eta abar.
- Gaikako mapa: mapa tematikoen taldean asmo jakin batez egindako mapak daude eta honako azpitalde hauetan sailka daitezke:
- Eguraldi-mapa: meteorologiako zenbait elementuen baloreak irudikatzen dituzte, hala nola presio atmosferikoa, ekaitz gogorrak, fronteak. Leku jakin batean egingo duen eguraldia ondorioztatzeko baliagarriak dira.
- Mapa turistikoa: garraio bideak, hotelak, parkeak, interes historikoa, kulturala eta turistikoa duten lekuak azpimarratzen dira.
- Komunikabideen mapa: garraiobideak, errepideen sailkapena eta trenbideak azpimarratzen dira horietan.
- Eguraldi-mapa: meteorologiako zenbait elementuen baloreak irudikatzen dituzte, hala nola presio atmosferikoa, ekaitz gogorrak, fronteak. Leku jakin batean egingo duen eguraldia ondorioztatzeko baliagarriak dira.
Mapa edozein dela ere, mota askotako ikurrak erabiltzen dira, lurraldeko geografiaren eta biztanleriaren ezaugarriak adierazteko. Ikur horiek, mapako legendan zehazten dira eta mapa ulertu eta irakurri ahal izateko garrantzitsua da sinbologia berezia ulertzea.
Hausnar dezagun! Hemen daukazu egunkarian agertutako artikulu bat. Aipatutako mapa guztiez gain, beste hainbat gaiei buruzko mapak daudela ikusiko duzu. Irakurri artikulua eta komentatu lagunen edo ikaskideen artean. |