Gaur egungo edozeinen eskura dauden kokapen-sistemekin (GPS-a adibidez) oso erraz aurki dezakegu helbide bat edo mendian ibilbide bat egin. Baina eman dezagun irtenaldi bat egin dugula eta mapa bat besterik ez dugula, edo hiri bat ezagutzen ari garela eta hiriko planoa besterik ez dugula. Norabide zuzena hartu ahal izateko, mapa edo planoa orientatzen jakin beharko dugu. Esku artean dugun mapa orientatzeko, bat etorri behar dute mapako iparrak (haize arrosa bidez adierazia) eta benetako iparrak.
Mapa orientatu eta posizio egokian jarri dugunean, tokian bertan erraz identifika daitezkeen erreferentziazko puntuak bila ditzakegu mapa topografikoan (mendixka bat, erreka bat edo muino bat) edo hiriko mapan (zubi bat, eraikin bat edo kale bat). Era horretan, zer lekutan gauden jakingo dugu eta zer norabide hartu behar dugun identifikatuko dugu. Horretarako, iparrorratz batez balia gaitezke.
Iparrorratza tresna, orientatzeko erabiltzen den imandutako orratza da eta, Lurraren kanpo magnetikoaren eraginez, ipar-hego norabidea adierazten du beti.
Jarduera honetan iparrorratza egiten ikasiko dugu, modu horretan mendian edo hirian gaudela orientatzeko aukera edukiko dugu.
Iparrorratza egitea oso erraza da. Has gaitezen!
Eduki beharreko materialak honako hauek dira:
1. | ![]() | ; | 2. | ![]() |
3. | ![]() | 4. | ![]() | |
6. | ![]() | 6. | ![]() |
Argiago ikusi nahi baduzu, hona hemen bideo bat:
Iparrorratza erreminta dagoeneko ezagutzen dugunez eta bakoitzak berea duenez, lauzpabost pertsonako taldeetan bildu eta sortu berri dugun erreminta erabiltzen ikasiko dugu.
Erantzun galdera hauei: