Geo-erreminta: Google Maps

Mapa bat sortu Google Maps aplikazioarekin.

Google Maps aplikazioarekin mapa pertsonalizatuak egin daitezke, beste pertsona batzuekin partekatzeko, artxibatzeko edo Interneten argitaratzeko.

Has gaitezen Google Maps zerbitzuarekin lanean!

  1. Google Maps-en aritu ahal izateko Google kontuan sartuko gara. Kontua izan ezean, kontu bat sortuko dugu.
    Behin Google Maps aplikazioaren kontuan sartuta “Nire mapak” eta “Mapa berria” ataletan klik egingo dugu.
  2. Ondoren, maparen izena, deskribapena eta pribatutasuna zehaztuko ditugu.
  3. Mapa sortu dugunean hainat aukera edukiko ditugu goiko aldean dagoen erreminta-kaxari esker: ibilbideak egin, informazioa edo irudiak gehitu, distantziak hartu eta abar.
  4. Mapan bertan puntu jakin bat azpimarratu nahi bada markagailu bat jarri daiteke bertan: erreminta-kaxatik markagailua nahi dugun lekura arrastatu eta ondoren markagailuari informazioa gehituko diogu: izena, deskribapena, argazkia edo bideoa. Markagailuaren ikonoa bera ere pertsonaliza daiteke.
  5. Maparen gainean lerro pertsonalizatuak marraz daitezke, hala nola ibilbideak egiteko, mugak zehazteko, puntu batetik besterako distantziak kalkulatzeko eta abar.
  6. Mapa bera ikusteko modua ere zehatu daiteke “Mapa basea” aukeran klik eginez: mapa, satelite modua, erliebea, politikoa, fisikoa eta abar.
  7. Behin mapa gordeta, maila bidez parteka daiteke. Horrez gain esteka bat egin daiteke URL baten bidez.