Geo-erreminta: Google Maps
Mapa bat sortu Google Maps aplikazioarekin.
Google Maps aplikazioarekin mapa pertsonalizatuak egin daitezke, beste pertsona batzuekin partekatzeko, artxibatzeko edo Interneten argitaratzeko.
Has gaitezen Google Maps zerbitzuarekin lanean!
- Google Maps-en aritu ahal izateko Google kontuan sartuko gara. Kontua izan ezean, kontu bat sortuko dugu.
Behin Google Maps aplikazioaren kontuan sartuta “Nire mapak” eta “Mapa berria” ataletan klik egingo dugu. - Ondoren, maparen izena, deskribapena eta pribatutasuna zehaztuko ditugu.
- Mapa sortu dugunean hainat aukera edukiko ditugu goiko aldean dagoen erreminta-kaxari esker: ibilbideak egin, informazioa edo irudiak gehitu, distantziak hartu eta abar.
- Mapan bertan puntu jakin bat azpimarratu nahi bada markagailu bat jarri daiteke bertan: erreminta-kaxatik markagailua nahi dugun lekura arrastatu eta ondoren markagailuari informazioa gehituko diogu: izena, deskribapena, argazkia edo bideoa. Markagailuaren ikonoa bera ere pertsonaliza daiteke.
- Maparen gainean lerro pertsonalizatuak marraz daitezke, hala nola ibilbideak egiteko, mugak zehazteko, puntu batetik besterako distantziak kalkulatzeko eta abar.
- Mapa bera ikusteko modua ere zehatu daiteke “Mapa basea” aukeran klik eginez: mapa, satelite modua, erliebea, politikoa, fisikoa eta abar.
- Behin mapa gordeta, maila bidez parteka daiteke. Horrez gain esteka bat egin daiteke URL baten bidez.