Ataria
Ongi etorri Mapak irakurtzen ikasi ikasmaterialera!
Eremu geografikoaren irudikapena antzinako garaietatik gizon-emakumeen behar handietariko bat izan da, izan ere, beti saiatu izan gara Lurreko zatiren bat helburu askorekin irudikatzen. Kartografiaren jatorria zentzu praktikoari lotua egon da beti: kartografiari buruz ezagutzen ditugun lehen zirriborroak inguruko espazioa kontrolatzera zuzenduak zeuden, esate baterako, elikagaiak lortzeko ibilbideak irudikatzeko eginikoak. Ondoren hasiko zen zientzia kartografikoa itsasketaren eta lurralde-kontrolen inguruan lanean. Pixkanaka, teknika kartografikoen eta hainbat tresnen etengabeko garapenari esker, gizakiak inguratzen duen munduaren ideia zehatz bat izatea lortu du.
Webgune honetan aurkezten diren erremintei esker, ikasleek beren ingurumena ezagutu eta inguratzen dituzten elementuak identifikatu ahal izango dituzte: mundua bere osotasunean ezagutuko dute, mapa eta planoen bidez Lurraren irudikapen espazialak zein diren ikasiko dituzte eta baita mapa horiek irakurtzeko orientabideak eta erreminten berri eman ondoren beren kultura- eta natura-ingurunean nola erabili ikasi ere.
Klik egin esteka hauetan, gehiago jakiteko eta Mapak irakurtzen ikasi gunean murgiltzen hasi!