Zu hemen zaude: Inicio Glosategia
-
-
- Abbadie, Antoine Thompson d’ (1810-1897): geografoa, astronomoa eta euskal kulturaren eragilea izan zen.
- Babilonia: Babilonia Mesopotamian, Eufratesen bazterretan, kokatutako antzinako hiria izan zen. Gaur egungo Al-Hillah hiriaren (Irak) ondoan zegoen, Bagdadetik 100 km hegoaldera. K. a. bigarren milurtekoaren hasieratik aurrera hiri hau Behe Mesopotamian, eta haratago ere, hedatuz joan zen. Babiloniar Inperioaren hiriburua izan zen. K. a. VI. mendean, Nabukodonosor II.aren garaian, izan zuen goren aldia. Garai hartan munduko hiririk handienetako bat zen.
- Cosa, Juan de la (1449-1510): nabigatzaile eta geografo espainiarra. Kolonen lehen (1492) eta bigarren (1493-1496) bidaietan parte hartu zuen. Afrika eta Amerikako mapak egin zituen garaiko aurkikuntzen berri emanez.
- Ekuatore paraleloa: bi lurburuetatik distantzia berera dagoen irudizko zirkulua, Lurra iparraldeko eta hegoaldeko hemisferioetan banatzen duena.
- Elkano, Juan Sebastian (1476-1526): itsasgizon getariarra, munduari bira osoa eman zion lehendabiziko espedizioan parte hartu zuen: 1519an 265 marinel irten ziren eta hiru urte geroago 17 besterik ez ziren iritsi, Elkano bera kapitain zela. Gure planetaren biribiltasuna frogatu zuen.
- Erliebea: Lurraren erliebea lur-azalak dituen gorabeherak dira eta kontinenteetan eta itsasoaren hondoan dago. Modu askotako erliebe-formak daude eta horiek izan daitezke, sumendiek eragindakoak, uraren higidurak eragindakoa edo gizakion jokaerak eragindakoa.
- Eskala: mapa batean neurtutako luzera baten eta lurrazalean dagokion luzeraren arteko proportzioa da.
- Geoide: etimologikoki “Lurraren forma” esan nahi du. Grabitatearen eta indar zentrifugoaren ondorioz sortzen diren irregulartasunak, poloetako zapaltasuna eta ekuatoreko sabela kontutan hartzen dituen hiru dimentsiotako esferoide irregularra da.
- Greenwich: Londresko hego-ekialdean aurkitzen den astronomia-behatokia. 0 meridianoa bertatik igarotzen da.
- Greenwich meridianoa: meridiano standard edo eredua, Greenwich-eko behatokian bertan dagoena eta 0º-ko longitudea adierazten duena. Mundu osoko meridianoen balioak Greenwich-eko meridianoaren arabera neurtzen dira. Mundu osoko ordu-eremuek ere meridiano honetan dute oinarria.
- Haize-arrosa: haize-arrosa, itsasoko arrosa edo orratzaren arrosa izenez ere ezagutzen da. Nabigazio-ikur horiek Italia eta Espainiako marinelek XIII. mendean erabiltzen zituzten jada eta iparrorratza agertu arte oinarrizko tresnak izan ziren.
- Hemisferio: Lurra ekuatoreko planotik ebakiz lortzen diren bi erdietako bakoitza. Iparburua duenari Ipar hemisferioa deitzen zaio, eta Hegoburua duenari Hego hemisferioa.
- Ikur: mapan dagokion kokapen zehatzean ezarritako diagrama, marrazki, hizki eta laburdurak lurrazaleko ezaugarri edo objektu jakin batzuk irudikatzeko.
- Iparrorratza: iparrorratza orientatzeko balio duen tresna da. Lurraren ipar magnetikoa seinalatzen du. Haren funtzionamendua oso sinplea da, imandutako orratz baten bidez Lurraren ipar magnetikoa seinalatzen duelako. Txinatarrek sortu zuten iparrorratza K.a. 2500 urtean eta Marco Polok ekarri zuen Europara. Lehen iparrorratza oso sinplea zen, adar txiki bat orratz magnetiko batekin egiten zen. 1269an Pieto Peregino izeneko zientzialari batek marrazki bat egin zuen gaur egunekoaren antza zuena eta arabiarrek jarri zuten praktikan ideia hura. Aurkikuntza oso garrantzitsua izan zen marinelentzat .
- Isohipsa: ikus sestra-kurba
- Kota: erreferentzia gisa erabiltzen den gainazalarekiko puntu baten garaiera adierazten duen zenbakia da.
- Mapa: eskala jakin batean eta gainazal lau batean adierazten den lurrazaleko zati baten ezaugarriak batzen dituen irudikapen grafikoa da.
- Mapamundi: Lurraren azal osoa bi hemisferiotan zatitua irudikatzen duen mapa.
- Mercator, Gerardus: flandestar geografoa, matematikaria eta kartografoa (Rupelmonde, 1512 - Duisburg, 1594). 1569. urtean argitaratutako lehen mapamundia egiteko asmatu zuen Mercatorrena izenez ezaguna den proiekzio zilindrikoa.
- Munduko bola: ikus Lurbira-globo
- Nabigazio-arosa: ikus Haize-arrosa
- Lurbira-globo: gure planetak, Lurrak, esfera forma du. Horregatik, hura adierazteko modurik zehatzena munduko bola da. Munduko bolan, distortsiorik gabe adierazten dira ozeanoen nahiz kontinenteen distantziak, formak, tamaina eta banaketa. Dena modu proportzionalean.
- Orientazio: mapa edo planoaren norabideak lurralde fisikoaren norabideekin egokitzeko egin beharreko eragiketa.
- Peters, Arno (1916-2002): Peters proiekzioaren sortzailea izan zen.
- Peutinger-en taula: Erromatar inperioan III-IV. mendean eginiko mapa baten kopia.
- Polo: zeru esferako iparburu edo hegoburua.
- Polo geografikoa: Lurraren biraketa ardatzak haren gainazala mozten duen bi puntuetako bakoitza.
- Proiekzio kartografiko: gainalde lau batean egiten den gainalde kurbatu baten adierazpena.
- Teutinger, Conrad (1465-1547): XV. mendeko humanista alemaniarra. Berak aurkitu zuen Worms-en (1494) Peutinger-en taula izenez ezaguna den Erromatar inperioan III -IV. mendean eginiko mapa baten kopia.
- Planisferio: plano batean irudikatzen da Lurra, eta hor irudikatzen diren elementuak desitxuraturik agertzen dira, errealitatean direnarekiko.
- Polo geografikoa: Lurraren biraketa ardatzak haren gainazala mozten duen bi puntuetako bakoitza.
- Proiekzio kartografikoa: Lurraren azalera zati irregular baten bi dimentsioko irudikapena da, mapa bat osatzeko, Lurraren azalerako puntuen eta bi dimentsioko azalera baten arteko erlazio jakin bat ezarriz.
- Ptolomeo, Claudio (K.a. 178 – K.a. 90): astronomo, geografo eta matematikari grekoa. Lurra irudikatzeko proiekzio konikoaren aitzindaritzat jotzen da. Gainera, bere ustetan Lurra Unibertsoaren erdi-erdian dago, Eguzkia, Ilargia eta izarrak haren inguruan dabiltzala. Bere garaian gertatutako mugimendu astronomikoak astroen mugimendu zirkularren konbinaketa bidez definitzeko, sistema kosmologiko-matematikoa asmatu zuen. Euskal Herria agertzen den lehen irudia II. mendean Ptolomeok egindakoa da.
- Sestra-kurba: altitude bereko (itsas mailarekiko altuera) puntuak elkartzen dituzten lerroak dira. Sestra-kurba berean dauden puntu guztiek altitude bera dute. Kurbak elkarrengandik oso hurbil daudenean, aldapa handia dagoela adierazten du horrek. Kurba arteko tartea handia denean, berriz, aldapa txikia dagoela. Sestra-kurben bidez egindako mapei mapa topografiko deitzen zaie eta sestra-kurba batetik hurrengora doan altitude-tarteari, urrunkidetasuna.
- Toponimia: leku-izenak, banaketa administratiboen izenak nahiz biztanleria-entitateenak, bai eta akzidente geografikoenak ere, aztertzen dituen jakintza-gaia.
- Toponimoa: lekuak edo entitate geografikoak izendatzeko erabili ohi den terminoa. Toponimoa izen propioa da, osagai ezpezifiko batez eta osagai generiko batez eratua egon daitekeena.
- Toscanelli, Paolo dal Pozzo (1397-1482): italiar geografo eta sendagilea. Ekialde Urrunarekin komunikatzeko baldintzak aztertu zituen, eta Marco Poloren neurketetan oinarrituta, Portugaletik abiatuta Asiaraino heltzeko ideia gorpuztu zuen. Proiektu hau portugaldar sendagile bati jakinarazi zion 1474an eta, antza, Cristóbal Colónek izan zuen haren berri.