Mapak
Mapek eskala jakin batean eta gainazal lau batean adierazten den lurrazaleko zati baten ezaugarriak jasotzen dituen irudikapen grafikoa da. Mapen izaera era askotakoa izan daiteke, irudikatzen dituzten elementuek helburu jakin batekin jarritako informazio konkretua baitaukate. Informazio hori guztia bideratzeko unibertsalki onartuak dauden ikurrak, koloreak eta sinboloak erabiltzen dira, modu horretan hizkuntza edozein delarik ere mapen informazioa arazorik gabe irakur daiteke. Horiek inguru jakin bateko ezaugarri eta elementu askori buruzko informazioa eskaini diezagukete.