Jarduerak eta Talde Dinamikak
Geo-erreminta ezagutzen
1:5000 zerbitzuak hainbat funtzio eta baliabide ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektua da eta Gipuzkoa herrialdeko mapen gaineko aplikazioa da.
Bertan baserriak, udalerriak, kaletegiak, bide sareak, ibaiak, mendiak, koordenatuak eta beste hainbat toponimia elementu kontsulta daitezke ikuspuntu desberdinetatik eta urte desberdinetako irudiak erabiliz (1954ko irudiak ikusteko aukera ere ematen du). Bestalde zerbitzu honek eskaintzen dizkigun irudiak goitik eta txori bistaz (hegazkinez hartutakoak) ere ikus daitezke. Gerturatzeko eta urruntzeko aukera ere ematen du. Bestalde, mapak gorde, inprimatu edo blog-ean txertatzeko aukera era ematen digu.
Hasierako orrian, kaletegiaren bitartez, herria eta auzoa aukera dezakegu zenbakia eta bertan agertuko da informazio guztia. “Gehiago” botoian sakatuz gero aukera gehiago zabaltzen dira eta besteak beste, koordenatua, lauki-sarea, argazkiak, puntu batetik besterako distantzia jakiteko eta ibilbideak planteatzeko aukera ematen du. Loturen artean, berriz, Google Maps edo Katastroa bezalako zerbitzuetara jo daiteke.
Horrez gain, ibaiak eta mendiak ere ikus daitezke eta hauei buruzko datu zehatzak lor ditzakegu: kokalekua, garaiera, harriari hartzen dion esparrua. Horrez gain, koordenatuen bidez bilaketak egiteko aukera ere badago.