Orientazioa eta Lurreko puntuak: koordenatu geografikoak

Mendian galtzen bagara eta Lurreko zein puntutan gauden abisatu behar badugu, zein erreferentzia erabiliko dugu? Datu horiek jakiteko erreferentzia-sistema bat behar da eta horiek koordenatu geografikoak dira. Koordenatu geografikoak toki jakin bat Lur planetaren azaleran kokatzeko erreferentzia-sistemak dira. Koordenatu geografikoen sistema nola erabiltzen den adierazteko, mapen gainean sare moduko bat osatzen duten alegiazko lerro batzuk marrazten dira.

Lerro horiek kalkulatzeko erreferentzia bezala Greenwich-eko meridianoa eta Ekuatoreko paraleloa erabiltzen dira (X eta Y).



pdf