Laguntza
Mapak irakurtzen ikasi kartografiaren gaineko ezagutzak jasotzeko eta horien inguruan dituzun zalantzak argitzeko ikasmaterial bikaina duzu.
Ikasmaterial honen helburua hurbileko eta urruneko elementu geografikoak deskribatzea eta ezagutzera ematea da.
Aurkezpen-orrian bi atal nagusi aurkituko dituzu. Batetik, azalpen teorikoa duten hiru unitate nagusiak daude:
- Kartografia: zer da kartografia, historian zehar jasan duen garapena Lurra nola irudikatu
- Mapak: motak, interpretazioa eta abar
- Orientazioa eta Lurreko puntuak: koordenatu geografikoak ezagutu eta horiek erabiltzen ikasteko gaiak.
Unitate bakoitzaren bukaeran, eduki teorikoaz gain edukien gainean jaso den ezagutza neurtzeko jarduera bat egongo da, hain zuzen ere, hamar galderez osatutako test bat.
Beste atala ariketa praktikoena da: bertan, kartografian erabiltzen diren erremintak ezagutzeaz gain, ikasleak horiek erabili eta praktikan jartzeko talde-dinamikak egongo dira.
Gainera, edukien osagarri, hainbat argazki, infografia, bideo eta errekurtso jaso direnez, datuak irakurtzea, ulertzea eta bereganatzea erraza egingo zaizu.
Azkenik, erabiltzaileak ikasmaterialaren aurkibidean aldi oro eskuragarri ditu Gida didaktikoa, Bibliografia, Glosategia eta Lotura interesgarriak.
Orain, webgunean murgiltzea bakarrik falta zaizu.