Mapa orientatzea: puntu kardinalak
Mapa esku artean hartzean lehenik eta behin ondo orientatua dagoela ziurtatu behar dugu. Azalera txikia eta laua denean, hala nola herri bat, haran bat erraz ikus eta ezagut daitekeen elementuren bat erabil dezakegu erreferentziatzat. Baina arazoa toki ezezagun eta zabaletan dago, erreferentzia punturik ez dugunean.
Hori bi modutara egin daiteke:
- Errealitateko erreferentziez baliatzea: errealitateko elementuak erabiliz, mendiak eraikuntzak, ibaiak, kaleak eta abar eta maparekiko zentzu berean jarri.
- Iparrorratza erabiltzea: horretarako iparrorratza maparen gainean jarriko dugu eta mapa jiratuz iparrorratza meridiano lerroekiko paraleloan jarriko dugu, mapako iparra orratz imanduak (iparrorratzak) adierazten digunarekin parekatuz.
Lurrean orientatzeko modu ohikoena puntu kardinalak erabiltzea da. Lurreko edozein puntuk oinarrizko lau noranzko ditu, puntu kardinalak deituak. Erreferentziazko lau puntu edo norabide adierazleak dira. Lau puntu kardinalak honako hauek dira:
- Iparraldea (N, North)
- Ekialdea edo sortaldea (E, East)
- Hegoaldea (S, South)
- Mendebaldea edo sartaldea (W, West)
Ekuatoretik iparraldera dauden puntuei Ipar (I) hitza gehitzen zaie, eta hegoaldean daudenei, berriz, Hego (H) hitza. Era berean, Greenwich-eko meridianotik ekialdera dauden puntuei Ekialde (E) hitza gaineratzen zaie, eta mendebaldera dauden puntuei, berriz, Mendebalde (W).
Lau norabide horiek 90 graduko lau angelu eratzen dituzte, aldi berean, lau norabide erdikariengatik banatuak daudenak: ipar-mendebaldea, hego-mendebaldea, ipar-ekialdea eta hego-ekialdea eratuz. Erreferentzia puntu eta noranzko horien multzoarekin haize-arrosa edo nabigazio-arrosa lortzen da, nabigazioan mendeetan zehar erabili izan dena eta lurrazalaren mugimenduko 32 norabide nagusiak hartzen dituena.
Ipar motak
Iparrorratza beti iparra seinalatzen digun erreminta da. Iparra erreferentzia bezala harturik, edozein puntu topa dezakegu, iparrarekiko sortzen duen angelua eta berarekiko banatzen duen distantzia erabiliz. Hala ere ipar desberdinak daude:
- Ipar geografikoa: lurraren biraketa ardatzak ematen du. Mapa guztiak ipar geografikora orientatzen dira eta meridianoek bertara jotzen dute.
- Ipar magnetikoa: ipar polo magnetikoak adierazten duena da eta iparrorratzeko gezi-puntak adierazten duena. Lurrak, haren erdiguneko materiaren fusioak eraginda, iman handi baten portaera hartzen du eta ipar polo inguruan kokatzen da. Ipar hau ez da finkoa eta poliki-poliki aldatu egiten da (urtean 10 km/orduko. Azken urteetan azkarrago). Gaur egun Kanada iparraldean kokatua dago.
Bitxikeriak: Orientatzeko sistemakLurrean orientatzeko zenbait sistema ikasi ditugun arren, badaude gure arbasoek mendeetako jakinduriaren bidez erabili izan dituzten bideak ere. Orientabide horien ezagutzak egoera larri edo estutasun batetik atera gaitzake. Hona hemen laburturik beste sistema batzuk:
|