Iparrorratza
Gaur egungo kokapen-sistemekin (GPS) oso erraz aurki dezakegu helbide bat. Baina eman dezagun irtenaldi bat egin dugula eta mapa topografiko bat besterik ez dugula, edo hiri bat ezagutzen ari garela eta hiriko planoa besterik ez dugula. Norabide zuzena hartu ahal izateko, mapa edo planoa orientatzen jakin beharko dugu. Esku artean dugun mapa orientatzeko, bat etorri behar dute mapako iparrak (haize arrosa bidez adierazia) eta benetako iparrak. Horretarako, iparrorratz batez balia gaitezke. (...)