Mapen ikurrak
Mapek informazio asko edukitzen dute, modu egokian irakurriz gero espazio geografikoaren ezagutza ematen dutenak. Horrexegatik, garrantzitsua da maparen elementuak ezagutzea eta horiek nola interpretatu eta irakurri jakitea.
Mapa bat ondo irakurtzeko, lehenik eta behin mapa motaren eta irudikatzen duen eremu geografikoaren identifikazioa egin behar da modu egokian ulertu ahal izateko:
- Izenburua: mapak islatzen duen espazio geografikoaren deskribapena egingo du.
- Orientazioa: mapetan orientazioa edo norabidea puntu kardinalak haize-arrosaren bitartez zehazten da. Haize-arrosa lau puntu kardinalek osatzen dute eta gezi-punta nagusiak iparraldea non dagoen adierazten du. Orokorrean maparen goialdean iparra egon ohi da da; hegoaldea, behealdean; mendebaldea ezkerraldean; eta ekialdea eskuinaldean.
- Paralelo eta meridianoa: mapetan behetik goranzko marra batzuk egoten dira meridiano izenekoak. Meridianoek ipar-hego lerroa irudikatzen dute. Eskuinetik ezkerrera doazen lerroak, berriz, paraleloak dira eta mendebalde-ekialde lerroa irudikatzen dute.
- Toponimoak: seinaleak ondo irakurtzen jakinez gero, mapek informazio ugari eskaini diezagukete. Elementu grafikoez gain (puntuak, marrak, koloreak...) horiei loturik dauden toki-izen asko agertzen dira mapetan. Hiribilduen, errepideen, erreken eta ibai edota kaleen toki-izenak biltzen dituen testu-multzoari toponimia esaten zaio.
Askotan, izen horiek mendeetan zehar iraun duten hitzak dira eta beraz gai bati buruzko informazioa konta diezazkiguke. Beste batzuk, berriz, hitz berriak dira gaur egungo elementuak izendatzen dituztelako.
Hona hemen adibide batzuk:
Toponimoa | Kategoria | Izenaren jatorria |
---|---|---|
Aiztogile kalea (Gasteiz) | Lanbidea | Kale honetan aiztolari-gremiokoek egiten zuten lan. |
Txoritokieta (Bilbo) | Animaliak | Hegazti-saldoak biltzen ziren lekua. |
Abuztuaren 31 kalea (Donostia) | Gertaerak | 1813an frantses armadak Donostia erre zuenean kalea hau soilik gelditu zen hirian zutik. Erreketa eguna abuztuaren 31an izan zenez, kaleari izen hori eman zioten. |
Malerreka (Nafarroa) | Erliebea | Malda handidun erreka. |
Agirre Lehendakaria kalea (Bilbo) | Pertsonaia | Jose Antonio Agirre, EAJ-ko kidea eta Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria. |
Mendoza herria (Araba) | Klima | Mendi+hotza. |
Ariketa Ikusi dugun moduan, toponimiaren bidez gure herriko historia ikas dezakezue. Jar zaitezte lauzpabost kideko taldetan eta goiko ereduari jarraituz osa ezazue taula bat zuen herriko toponimiarekin. Ondoren ikaskideekin partekatu dezakezue edo ikastetxeko blogean zintzilikatu. |
- Legenda edo ikurrak: mapetan ezarritako diagrama, marrazki, hizki eta laburduren zeinu multzoa da. Mapetan kolore, sinbolo eta letra jakin batzuk erabiltzen dira elementuak adierazteko, hala nola altuerak, ibaiak, errepideak, herri txiki nahiz handiak, mendien zein probintzien izenak eta abar. Ikur horietako batzuk erraz lotzen dira errealitateko elementuekin (ibaiak, adibidez, marra urdinez irudikatzen dira, oro har), beste batzuen esanahia, aldiz, ez da hain erraz antzematen (errepideak, adibidez, errealitatean gris kolorekoak izaten dira, baina mapetan kolore gorriz edo horiz irudikatzen dira). Ikur horien azalpena maparen ertz batean, lauki baten barruan, agertu ohi da.
Errepide nagusia | Errepide estua | Etxea, hondakinak | |||
Bidea | Bidexka | Harri multzoa | |||
Zubia | Ibaia | Erreka | |||
Aldapa | Hesia | Mendi gaina | |||
Baso garbia | Baso itxia | Baso oso itxia |
Kolorea | Deskribapena |
---|---|
Giza geografia. Haitz, harri eta gizakiak egindako eraikuntzentzat: eraikuntzak, komunikabideak, administrazio-barrutiak eta biztanle-guneak ageri dira. | |
Sestra-kurbak eta orokorrean lurrazaleko formak adierazteko kolorea. | |
Ibilbidea eta baliza puntuak seinalatzeko. | |
Landaretza eta laborantza-lurrak adierazten du. Orduan eta berdea argiagoa izan, orduan eta esparru garbiagoa adieraziko du eta alderantziz. | |
Hidrografiako elementuak adierazten dutene elementuentzat erabiltzen dute. Ur korronte naturalak, hala nola, errekak, ibaiak, uharrak, euri-bideak, ibarrak; ur-korronte artifizialak, hala nola, ubideak, zangak, erretenak; eta, barne-azalerak, hala nola, lakuak, aintzirak, presak, urtegiak. Mapa gehienetan hidrografia gaiak tonu urdineko marra edo masa bidez adierazten dira. | |
Belardi eta soroetarako erabiltzen da. | |
Basoa adierazteko erabiltzen da. |
- Eskala: mapek espazioa modu proportzionalean irudikatzen dute eskala izeneko sistemaren bidez. Mapa guztiek eskala bat erabiltzen dute, lur-eremu handiak erreproduzitzen baitituzte oso gainazal txikian. Horretarako, murriztu egin behar dituzte irudikatutako lurraldearen neurriak eta murrizketa hori zenbatekoa izan den adierazten du eskala-sistemak. Eskalak, beraz, mapa batean neurtutako luzera baten eta lurrazalean dagokion luzeraren arteko proportzioa da.
Eskalak mapen behealdean agertzen dira eta bi modutara adieraz daitezke:
- Eskala grafikoa: erregela moduko segmentu edo grafiko zatikatu bat izaten da. Segmentu bakoitzak neurri bat adierazten du (10 kilometro, adibidez), eta horixe da mapako neurrien eta errealitateko neurrien arteko lotura.
- Zenbaki-eskala: maparen eskala zehazten duen zatikian, zenbakitzaileak maparen neurketa banakoa adierazten du eta izendatzaileak banako horien kopurua lurrazaleko luzeran. Adibidez 1:10.000 mapa batean zentimetro bat errealitateko 10.000 zentimetro direla adierazten du. Hala ere, mapan zentimetroak erabiltzen ditugun moduan errealitatean metroak erabiliko ditugu. Hau kalkulatzeko nahikoa dugu eskala adierazten digun zenbakidunari azkeneko bi zeroak kentzea.
- Eskala grafikoa: erregela moduko segmentu edo grafiko zatikatu bat izaten da. Segmentu bakoitzak neurri bat adierazten du (10 kilometro, adibidez), eta horixe da mapako neurrien eta errealitateko neurrien arteko lotura.
Mapa beraren hiru detaile maila eskala ezberdinen sistema erabilita:
Iturria | ||
Eskala handiko datuak 1:10m | Tarteko eskalako datuak 1:50m | Eskala txikiko datuak 1:110m |
Maparik detailatuena da. Herrialde eta eskualdeak irudikatzeko egokia den eskala. Mundua pareta handi batean irudikatuko litzateke. | Eskala honetako mapek herrialde eta eskualdeetatik at egongo litzatezke. Munduaren irudikapena tabloide neurriko orri batean irudikatuko luke. | Lur planetaren mapa eskematikoetarako egokia da eskala hau. Mundua postal edo lurglobo batean irudikatuko luke. |
1:10.000.000 | 1:50.000.000 | 1:110.000.000 |
1 cm = 100 km | 1 cm = 500 km | 1 cm= 1.100 km |
- Erliebea: irudikatzen zailena den ezaugarria lurrazalaren erliebea da. Lurraren erliebea lur-azalak dituen gorabeherak dira. Mapa topografikoetako erliebea eta altuera aldaketak marra batzuen bidez adierazten dira eta marra horiek altuera berdina duten puntuak lotzen dituzte. Lerro horiek itxiak dira eta ez dira beraien artean gurutzatzen. Erliebea adierazten duten marrek isohipsa edo sestra-kurba izena dute. Kurba bakoitzak zenbaki bat edukitzen du, altitudea metrotan adierazten duena. Zenbaki horrek kota izena du. Kurben arteko distantziak erliebearen aldapa adierazten du eta trazatuak, berriz, erliebe-formak (mendiak, haranakā¦). Marren artean nahasmendurik ez sortzeko bost sestra-kurba bakoitzeko trazu lodiagoa duten sestra bat marrazten da.
Sestra-kurbak begiratuz ingurunea laua ala menditsua den jakin liteke: konparazio batera, marrak oso elkarturik badaude, erliebea oso aldapatsua izango da; aldiz, marren arteko tartea handia bada ingurunea laua dela adieraziko du.
Kasu batzuetan ez da erraza izaten sestra-kurbek adierazten diguten paisaia goranzkoa edo beheranzkoa den ezberdintzea. Kasu horietan zalantza suertatu zaigun puntu horren inguruko erliebea aztertzera joko dugu: - Sestra-kurbek ematen dituzten kota-zenbakiak begiratu.
- Inguruko mendixkak bilatu eta horietan oinarrituz inguruko profilari itsura ematen: bi mendixken artean harana egongo da.
- Mendi bakarra bada gogoratu gailurretik hasi eta sestra-kurbek gailur aldera sartzen badira horma adieraziko dutela eta kanpo aldera badoaz, berriz, harana.