Mapen gaineko aplikazioak


Mapen gaineko on-line aplikazioak eskaintzen dituzten zerbitzarien bidez mundu guztiko mapak eskuragarri ditugu formatu ezberdinetan. Aplikazio horiei esker satelite bidezko irudiak, puntu ezberdinen arteko ibilbide markatuak edo kaleetako irudiak lor ditzakegu modu errazean.

Lortu nahi den informazioaren arabera aplikazio bat edo beste erabiliko da: batzuk errepideetan oinarritzen dira Via Michelin eta El Callejero guneak bezala. Beste batzuek mapa gainean argazkiak partekatzeko aukera ematen dute, Panoramio esaterako. Google Street View-ren bidez gure herri eta hirietako kaleak bertan bageunde bezala ikus genitzake zehaztasun osoz. Azkenik, maparen hainbat aukera eskaintzen dituzten orrialdeak daude: Google Maps, Google Earth, 1:5000 eta Tagzania: linea zuzenean dagoen distantzia kalkulatu, guk markaturiko lurralde baten azalera eta perimetroa neurtu, lurralde horretako paisaiaren argazkiak ikusi, aukera asko eskaintzen dituzten aplikazioak dira.

Mapen gaineko aplikazioak oso erabilgarriak izan daitezke ikasgelan honako zeregin hauetarako:

  • Gure herriko kaleetan zer daukagun eta zer falta zaigun ikus dezakegu, herriko saltoki- eta merkataritza-guneak zenbatu, zebra-pasaguneen egoera ikusi, trafiko seinaleak aztertu...
  • Herriko nekazaritza-, industria- eta hiri-guneak bereiz genitzake norberaren herriaren ezaugarriez jabetzeko.
  • Hirien oinplanoak azter genitzake aipatutako zerbitzuek eskaintzen dituzten goitiko irudien bidez.
  • Historia irakasgaian aztertzen diren antzinako gizarteen hiriguneak gaurkoekikoekin konparatu daitezke ezberdintasunak ikusi eta aztertzeko.
  • Ikaslea bizi den herriaren mugak zeintzuk diren ikus genitzake.
  • Ingurune bezalako irakasgaietan mapa politiko eta fisiko tradizionalak ordezkatu ditzakete aplikazio hauek. Klima ezberdinetako paisaiak aztertu daitezke eta erliebearen fenomeno ezberdinak ikus genitzake, hala nola mendikateak, itsas muturrak, golkoak, deltak...
  • Irakasgai ezberdinetan ematen diren gaien gehigarri gisa erabil daitezke aplikazio horiek: literatura, geografia, historia, artea,…
  • Taldean ikasle atzerritarren bat dugunean bere herrialdea kokatu genezake mapan, baita bere herrialdeko kaleak ikusi ere Google Street View bidez.
  • Txango bat antolatzen dugunean txangoaren noranzkoa eta txangoan egin beharreko ibilbidea antola genezake aurrez.
Nube