Latitudea eta longitudea

Latitudea: ekuatoreko paraleloa eta Lurreko edozein punturen arteko distantzia da. Latitudearen gradu bakoitzari paralelo bat dagokio; beraz, 90 paralelo daude iparraldean, eta 90, hegoaldean. Lurrazaleko puntu bat iparraldean (N) edo hegoaldean (S) dagoen zehazten da.

Longitudea 0º -ko meridianoaren (Greenwich) eta Lurreko edozein punturen arteko distantzia da. Gradu bakoitzari meridiano bat dagokio. Beraz, 180 meridiano daude ekialdean, eta beste 180, mendebaldean. Lurrazaleko puntu bat ekialdean (E) edo mendebaldean (W) dagoen zehazten da.

Ikusi bideoa.


Gogoratu!

  • Lurrazalaren bira osoak 360º ditu.
  • Latitudea: Ekuatoretik Poloetara neurtzen dugu. Ekuatoretik Polora biribil laurdena osatuko dugu, beraz bere baliorik handiena 90º-takoa izango da.
  • Longitudea: Bira osoa ematen diogu Greenwich meridianotik, beraz, ekialdetik 180º neurtuko ditugu eta mendebaldetik beste 180º.