Jarraitu norabidea
- Adina: 12 urtetik gora.
- Lekua: ikastetxean bertan egin daiteke.
- Beharrezko materiala: ikasgelan egindako iparrorratza, klera eta konoak
- Antolakuntza: banaka jolastuko gara eta bakoitzak bere iparrorratza edukiko du eskuetan. Ikasleetako batek aginduak emango ditu.
Jolasaren azalpena:
- Ikastetxeko jolastokian edo saskibaloi edo futbol zelaian jarriko gara.
- Kono edo klarionarekin zenbait eremu markatuko ditugu eta ikasle guztiak eremu batean sartuko gara.
- Eremuan sartuta gaudela eskutan dugun iparrorratza iparraldera begira jarriko dugu.
- Aginduak ematen dituen ikasleak norabide bat edo puntu kardinal bat esango du, adibidez 90º mendebaldera, 180º hegoaldera, orduan bakoitzak bere iparrorratzarekin norabide hori kalkulatu eta dagokion eremura joango da.