Google Maps zerbitzua erabiliz sor ezazue ibilbide turistiko bat
- Adina: 12 urtetik aurrera.
- Lekua: ikastetxe inguruan.
- Beharrezko materiala: Google Maps aplikazioa.
- Antolakuntza: 5 edo 6 kidetako taldetan antolatuko zarete.
Jolasaren azalpena:
- Google Maps aplikazioarekin zuen herritik ibilbide turistiko bat egituratuko duzue.
- Ibilbidea zuen herrian girotu daiteke edo ondo ezagutzen duzuen beste edozein lekutan edo ingurunean.
- Ibilbide turistikoa monumentu, kale edo leku interesgarrienetan barrena egin dezakezue. Interesdun leku horiei buruzko informazioa ere gehi dezakezue.
- Talde bakoitzak ibilbidea bukatutakoan, beste taldekieekin parteka dezakezue mezu elektronikoak bidaliz edo URL esteka bat eginez.