Geo-erremintak

GPS aplikazio nola erabili

GPS gailuen bidez, Lurreko zer lekutan zauden zehatz-mehatz jakingo duzu. Erreminta hori auto-gidariek errepidean, marinelek itsasoan eta mendizaleek mendian erabili ohi dute eta horiei esker galdu gabe eta arrisku gutxirekin haien helmugara modu errazean iristen dira.

Ahal baduzue lor ezazue GPS gailu edo aplikazio bat. Aztertu erreminta horrek ematen dituen hainbat aukera: asmatu zenbait ibilbide, GPS sistemak nola funtzionatzen duen ikusteko eta horri buruz hitz egiteko.

Ez baduzue eskura GPS gailurik, lasai, gailu horretaz dakizuena denen artean argitzen saia zaitezkete, ahoz, gailu horri buruz dakizuena azalduz eta galdera hauei erantzunez:

  • Inoiz erabili al duzue GPS gailua? Baiezko bada, zertarako edo nora joateko?
  • Zertarako dira baliagarriak?
  • Nola funtzionatzen dute?

Geo-erreminta: Google Earth

Google Earth aplikazio bat da eta gure mugikorrean, tabletean edo ordenagailuan instalatuz gero, mundu osoan zehar nabiga dezakegu. Lur planetako hainbat satelite artifizialetatik ateratako argazkiak erakusten dituenez, gure planeta den bezalakoa ikusten da. Herrialde, errepide, kale, mendi, eraikuntza, hondartza eta imajina dezakegun guztia modu errealean bistaratzen da. Aldiz, zenbait eraikuntza edo gune, pixelatuak ageri dira, segurtasun nazionalarengatik edo beste arrazoi batzuengatik: hala nola, errege-jauregiak, base militarrak, ...

Google Earth erabiltzeak ez digu Geografia ikasgaian soilik lagunduko, beste ikas-arlo askotarako ere oso erabilgarria izango zaigu. Aplikazioa instalatzen den mementutik hainbat baliabide daude erabiltzailearen eskura: argazkiak, informazio topografikoa, herrialdeen mugak, Nathional geographic-eko edukiakā€¦ Google Earth-ek, gainera, proiektuak hainbat modutan gordetzeko eta partekatzeko aukera luzatzen dio erabiltzaileari.

Google Earth aplikazioarekin proiektu bat baino gehiago egin dira, hala nola zientziak, literatura edo historia arloak ukitzen dituztenak: esate baterako, Shakespeare idazleak bere lanetan aipatzen dituen lekuen proiektua, Homero idazlearen Odisea liburuan agertzen diren bidaien laburpena eta Munduari bira 80 egunetan liburuko lekuak. Zientzia-arloan, berriz, aipatzekoak dira sumendiak, lurrikarak eta glaziarrak urtzea aipatzen dituzten lanak; Historiari lotuak dauzkagu Lewis eta Clark-en espedizioa, Enrike VIII.aren sei emazteak eta abar.

Horiek denak eta gehiago Google Earth-en blogean ikus eta irakur ditzakezue.

Bideo-tutoretza ikusi duzuela, lanean hasiko zara! Jar zaitezte lauzpabost kidetako taldeetan eta instala ezazue Google Earth aplikazioa zuen gailuetan (tabletetan edo ordenagailuetan) eta ikusi zer aukera ematen dituen bideo-tutoretzarekin batera.