Ariketa praktikoa III

Koordenatuekin mundua ezagutzen

  • Adina: 12 urtetik aurrera.
  • Lekua: ikastetxean bertan.
  • Beharrezko materiala: Google Earth aplikazioa instalatzea onartzen duen gailu bat.
  • Antolakuntza: Lauzpabost kidetako taldetan antolatuko gara.

Jolasaren azalpena

Google Earth aplikazioaren bitartez mundu osoa gure ordenagailuan, tabletean edo mugikorrean eduki dezakegu klik bakar batean. Ariketa honen bitartez gure ikastetxetik mugitu gabe bidaiatuko dugu. Beheko taulan koordenatu batzuk eskaintzen dira eta aplikazioaren bitartez koordenatu horiek zein lekuri dagozkien bilatu beharko dugu.

Egin beharrekoa: ikasleak lauzpabost kideko taldetan bilduko dira eta beheko zerrendako koordenatuak zer lekutakoak diren aurkitu beharko dituzte. Koordenatuak aplikazioaren "bilaketa” leihoan sartzen badituzue, zenbait leku ezagun eta esanguratsuetara irits zaitezkete. Hasi bidaia!


1./ 40º42'38.01''N, 74º00'58.02''W / 2001eko irailaren 11n egin zen ezaguna
New York-eko Zero gunea (EEBB)
Japoniako Errege jauregia
Sidneyko Opera antzokia (Australia)

2./ 51º16'00''N, 30º13'00''E / 1986an eztanda egin zuen zentral nuklearra
Saint Louis (EEBB)
Panatiakos (Grezia)
Txernobyl (Ukrainia)

3./ 28º27'20''N, 80º31'40''W / EEBB-ko espazio-ontziak irteten diren lekua
Sao Paulo (Brasil)
Milan (Italia)
Cañaveral lurmuturra (Florida, Estatu Batuak)

4./ 39º27’59.692’’N, 0º22'34.73''W / Zer da?
Zezen-plaza
Pilotalekua
Futbol-zelaia

5./ 43º19'23''N, 3º01'01''W / Unescoren gizateriaren ondare bakarra Euskal Herrian
Donostiako Kursaal zubia
Getxoko Zubi esekia (Bilbao)
Iruñeako Gaiarre zubia

6./ 48º51'40''N, 2º20'09''E / Zein museotan zaude?
Louvre museoa (Paris)
British Museum (London)
El Prado museoa (Madril)

7./ 41º54'07''N, 12º27'25''E / Zein plaza da?
Lisboako apirilak 1 plaza
Moskuko plaza gorria
San Pedro katedrala (Vatikanoa)

8./ 43º17'56.65''N, 1º58'25''W / Zein futbol taldek jolasten du bertan?
Bartzelonak
Osasunak
Errealak

9./ 37°58′17″N, 23°43′34″E / Nongo aztarnak direla esango zenuke?
Akropoli (Atenas, Grezia)
Machu-Pichu (Peru)
Uaru-Munga (Zelanda Berria)

10./ 40º41'23.30''N, 74º2'40.14''W / Zer dago irla horren erdian?
Napoleon Bonaparteren hilobia (Frantzia)
Askatasunaren Estatua (New York, EEBB)
Elvis Presley-ren etxea (Missouri, EEBB)

11./ 29º58'45.3''N, 31º08'03.0''E / Aintzinako eraikuntza ezagunenak
Txinako hilobiak
Nazqua-ko ubideak
Gizako piramideak

12./ 48º51'30''N, 2º17'34''E / Parisko eraikin esanguratsuena
Eiffel dorrea
Louvre museoa
Goncourt ermita

         Emaitzak =


Ondoren, aukeratu leku bakar bat eta horri buruzko informazioa aurkitu ezagutzen dituzuen baliabide ezberdinak erabiliz.

Aurkezpena: Informazioa hori guztia jasotakoan, talde bakoitzak ahozko aurkezpena egingo duzue. Modu horretan, denen artean, landu dituzuen monumentuei buruzko informazioa eskuratuko duzue!


Geo erreminta. Mapa mota ezberdinak ezagutzen!

  • Adina: 12 urtetik aurrera
  • Lekua: ikastetxean bertan
  • Beharrezko materiala: mapa mota bat
  • Antolakuntza: lauzpabost kideko taldetan antolatuko zarete.

Azalpena:

  • Ariketa honetan hainbat mapa mota ezagutu eta interpretatzeko gai izango zarete. Hasteko, talde bakoitzak mapa mota bat hartuko du. Mapa horiek etxekoak edo ikastetxekoank izan daitezke, baina baita GeoEuskadi edo GoogleMaps-etik jaitsi daitezkeenak ere.
  • Ondorengo mapa mota hauek erabili ditzakezue ariketarako:
    • herriko edo hiriko mapa
    • mapa tematiko bat (klima, turismoa, ekonomikoa, historikoa...)
    • mapa topografiko bat
    • errepidetako mapa ofiziala
    • airetiko argazki bat
  • Talde bakoitzak mapa eskuartean duenean hasiko da lanean.
  • Lehenik eta behin, maparen ezaugarriak aztertu (zertarako balio duen, ikonografia...).
  • Ondoren, zenbait eremu izango dituen fitxa bat egin eta maparen datuekin betetzen hasiko zarete: zer mapa mota den, zer eskala duen, zein lur-eremu hartzen duen, beste mapekiko duen berezitasuna, aukeratutako mapak aurkezten duen informazioa, maparen erabilgarritasuna eta abar.
  • Bukatzeko, ikaskideen aurrean landutako mapa aurkeztuko duzue.